Aurreko edizioen arrakasta dela eta, lan-munduan txertatzeko Hazilan proiektuaren edizio berria martxan jarri du EGAZ Txorierri zerbitzuak; proiektua irailaren 29an hasiko da.
Goi-mailako prestakuntza baduzu eta 20 eta 44 urte bitartekoa bazara, zure interesekoa izan daiteke, bereziki trebezia hauen bila bazabiltza: zure gaitasun pertsonalak indartu, edozein motatako erronkei aurre egin, zure marka pertsonala sortu, lan-elkarrizketa onak egiten ikasi eta kontaktu profesionalak egin.
Proiektua % 100ean lagunduko da diruz (erdia, Europako Gizarte Funtsak; beste erdia, EGAZ Txorierrik) eta bi fase izango ditu. Lehen fasea aurrez aurreko AKTIBATU ikastaroa izango da, 80 ordukoa, eta horren bidez baliabide pertsonalak jasoko dituzu. Bigarren faseak, KOKATU izenekoa, 200 ordu praktiko izango ditu, eta horren bidez, zure talentua erakutsi ahal izango duzu inguruko enpresetan, zure profil profesionalaren araberako lanpostuetan.
Animatu zaitez edizio berrian parte hartzera!
• Hasiera: 2021/09/29
• Bukaera: 2021/10/21
• Izena emateko azken eguna: 2021/09/17
• Izena eman: Egaz Txorierriko bulegoan (Sondika).
• Iraupena: 80 ordu
• Ordutegia: 09:00 -14:00