`Zurekin bat!´ lehiaketan izena emateko izena zabalik

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 12a, 12:18

Irailetik aurrera, Zurekin bat! saioa egongo da ikusgai astelehenetik eguenera ETB1ean. Galdera-erantzunetako saioa izango da: lau kideko bi talde ibiliko dira lehian eta helburu izango dute egunero jokoan egongo den 800 euroak irabazi eta “zaku potoloa” eramatea. Saioan parte hartzeko, 618 553 423 telefono-zenbakira deitu behar da, edo zurekinbat@k2000.com helbide elektronikora mezua idatzi.