Txorierriko Nesken Taldeak jakinarazi duenez, Valeria Mouro txirrindulariak Lea-Artibai Txallengea irabazi du kadete kategorian. Asteburuan Berritxu Sariaren bigarren etapa izan da eta hirugarrena gelditu da bertan; hala ere, mendiko saria irabazi du eta liderra izan da sailkapen orokorrean.