Artxandako lur azpiko ur-biltegia martxan

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 19a, 13:27

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakinarazi duenez, Artxandako lur azpiko ur-biltegi berria martxan jarri da. Biltegi berriak 2.000 metro kubikoko edukiera du –aurrekoa 400 metro kubikokoa zen– eta 24 orduan etengabeko hornidura bermatuko du 5.000 biztanle ingururentzat. Zehatz-mehatz, eremu hauek hornituko ditu: Sondikako San Roke auzoa, Zamudioko Galbarriatu auzoa, Derioko eremu bat eta Bilboko Avril Mendia, Remar-Sarrikue eta Artxanda auzoak.  

Obra egiteko, 4,3 milioi euroko ipini dira eta Ur Partzuergoak Bizkaiko Foru Aldundiarekin duen hitzarmenaren bidez finantzatu da. Lanak 2018an hasi ziren eta hiru fasetan egin dira: zuhaitzak kendu eta egokitze-lanak, biltegia eta hodi berriak eraikitzea eta eremua atontzeko eta hobetzeko lanak. Izan ere, lekua aisialdirako berreskuratu da. Besteak beste, San Roke bidea atondu eta handitu da eta aparkaleku berriak eta umeentzako jolastoki berri bat ipini dira. Era berean, oinezkoentzako pasealeku berriak jarri dira, argiteria hobetu, landare inbaditzaileak kendu eta bertoko espezieak landatu.