Martxotik ekainera banakako txapelketa antolatu da eta guztira Bizkaiko 153 gaztek hartu dute parte programan. Hortik 90 neska-mutil txorierrikoak izan dira.
Puntu gehien lortu dituzten lehenengo 10 parte-hartzaileren artean patinete elektrikoa zozketatu zen ekainaren bukaeran eta irabazlea Derioko gazte bat izan da, Beñat Rodriguez, Txorierri BHI institutuko 15 urteko gaztea, hain zuzen ere.
Argazkian, Mankomunitateko bulegoetan ikus dezakezue saria jasotzen, Mankomunitateko euskara arduraduna den Jon Ander Aurrekoetxearen eskutik.
Zorionak Beñat!.