Txorierriko gazte martxa

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 29a, 13:00

Ekitaldia Inisitue Gazte Asanbladak (Zamudio), Lezamako Gazte Asanbladak eta Hori Bai gaztetxeak (Larrabetzu) antolatu dute abuztuaren 5erako eta 6rako. Gizarte-sareetan irakurri dugunez, helburuak dira herrietako gazteak harremanetan ipintzea, zenbait gairi buruzko eztabaida sortzea eta aisialdiaz gozatzea.  

Zehatz-mehatz, egitarau hau antolatu dute:

Abuztuak 5, egunena. Loiu-Ganguren

10:00 Irteera plazatik

Bidetik bazkaria (etxetik ekarri)

“Okupazioa zapalduon tresna” hitzaldia, arratsaldean. 

Afaria eta musika-emanaldi akustikoa

Abuztuak 6, barikua. Ganguren-Jauntze

09:00 Gosaria

Bazkaria, Jauntzen

16:00 Aisialdi-ereduaz gozatzen

17:30 Zelai erre txapelketa

Izena emateko, mezua bidali daiteke helbide elektroniko hauetako batera: horibaigaztetxea@gmail.com, inisituegazteasanblada@gmail.com eta lezamakogazteasanblada@gmail.com. Jatorduen bonuak 10 euro balio du (afaria, gosaria eta bazkaria) eta jatordu bakarra ere har daiteke 5 euroan. Bakoitzak eraman beharko ditu lo-zakua, estera eta kanpadenda. Asanbladak arduratuko dira gauza pisutsuak Gangurenera autoz eramateaz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).