Zure gorputza maitatu eta udaz gozatu

t: Txorierriko Mankomunitatea 2021ko uzt. 30a, 10:13

Uda heltzen denean, gure gorputzaren inguruko konplexuak eta lotsak hasten dira eta momentu horretan “operación bikini” delakoa hasten dugu. Baina, zergatik zigortzen dugu gure gorputza?

Ezinbestekoa da gure gorputza maitatzea den bezala eta gehiago estimatzea. Horretarako, gorputzari merezi duen tartea eskaini behar diogu, nahiz eta jakin neurri batean zaintzea garrantzitsua dela.

Kontuan eduki behar da, gorputz guztiak politak eta desiragarriak direla eta estereotipoak erreproduzitzeari utzi behar diogu. Beraz, gozatu zure gorputzaz, jantzi nahi duzun bezala... bakoitzak markatzen ditu bere arauak. Eta beti gogoan izan, bakoitzaren gorputza ez da estetika bakarrik, hori baino gehiago da, egunero zutik mantentzen gaituena. Gorputzarekin hobeto sentitzeko ezinbestekoa da gorputzarekin kontzientzia hartzea eta bera maitatzea.

Gure buruari behar duen garrantzia ematen ikasten dugunean, geroz eta erosoago eta ederrago ikusiko gara. Beraz, utzi “operazioak” alde batera eta gozatu ezazu zeure gorputz ederraz!