Istorio bat kontatuko dut. Bazen behin neska bat… ez, ez horrela ez. Berriro hasiko naiz. Bazen behin mutil bat… Horrela ere ez… Ez dakit; bueno bai, badakit.
Bazen behin bere generoa zein zen ez zekien pertsona bat. Baina bere generoa Interneteko lagun berriei beti esan behar zien. Bideo-jokoetan jolasteko eta haiekin berriketan aritzeko Discord izeneko aplikazioaren bidez.
Lagunek, beti pentsatzen zuten 11 urteko mutil bat zela bere ahotsagatik, eta oraindino ahotsa ez zitzaiola aldatu. Lagun horiek ez zekitena zen XY kromosomak zituela, eta behin eta berriro ez-binario zela azaltzeaz nekatuta zegoen. Hau da… Berriro azaldu behar dut? Bueno beharrezkoa bada egin beharko da ezta? Ea, ez-binario jaiotzean esleitutako generoarekin identifikatzen ez dena da, baina ez da ere beste generoarekin, baizik eta ez dela inongo generorekin identifikatzen.
Kodigo binario deitzen zioten eta 0010100101010 esaten hasten ziren, bromatzat, baina berari ez zitzaion axola, berak ere bromatzat hartzen zuelako.
Hasieran kontatzea kostatzen zitzaion… Bueno oraindik kostatzen zait, ez pentsa. Ez du beti esaten beharrezkoa ez bada, galdetzen badiote, neska edo mutila dela esaten dutenean, hor bai azaltzen dut. Baina zergatik azaldu behar dut beti nire burua nola ikusten-sentitzen dudan?
Orain dudak ditu bere generoarekin, ez daki zer den. Neska da? Mutila da? Ez-binario da? Zer naiz? Ez dakit.
Uste dut neska ez naizela baina beste batzuetan baietz pentsatzen dut, uste dudanean neska ez naizela, ez-binario naizela esaten dut baina ez dakit zein genero naizen. Genero arina ez naiz eta mutila ere ez, imajinatu zure generoarekin ez zaudela ados, ba… pixka bat gogorra da ez dakidalako nola aurkeztu neure burua internetetik lagun berriak egiten ditudanean, eta beldur naiz onartuko ez nautela pentsatzean.
- urtean bizi gara, eta beraz, onartzen eta ulertzen da bi genero baino gehiago daudela, baina oraindik asko landu behar dugu pertsona hauekiko sozialki zor diegun errespetua.
Orain dela gutxi gay edo lesbiana izatea onartzen hasi ziren baina transexualak agertu ziren eta… berria zenez jendea ez zekien zer pentsatu horren inguruan, eta orain, berdina gertatzen ari da bi genero baino gehiago daudela esatean.
Gaur egun LGTB komunitateko kide izatea legez kanpokoa da 72 herrialdetan. Tristea da gutxi-asko onartzen dela esatea XXI. mendean.
Gutxi gorabehera hirurogei herrialdetan LGTBI komunitatearen parte izatea kriminalizatua eta zigortua dago.Hamairu herrialdetan, zigorra heriotza da.
Errealitatea den ipuin bat da hau eta horregatik bukatzeko lgbt izatea nolabait zigortuta dagoen lekuetako zerrenda bat jarriko dizuet.
Amerika
Antigua eta Barbuda, Barbados, Dominica, Grenada, Guyana, Jamaika, Saint Kitts eta Nevis, Saint Vincent eta Grenadinak, Saint Lucia, Trinidad eta Tobago.
Afrika
Angola, Aljeria, Botswana, Burundi, Kamerun, Komoreak, Eritrea, Etiopia, Gambia, Ghana, Guinea, Kenya, Liberia, Libia, Malawi, Maurizio, Mauritania, Maroko, Namibia, Nigeria, Senegal, Sierra Leona, Somalia, Swazilandia, Sudan, Hego Sudan, Tanzania, Togo, Tunisia, Uganda, Zambia, Zimbabwe
Asia
Afganistan, Saudi Arabia, Bangladesh, Bhutan, Brunei Darussalam, Arabiar Emirerri Batuak, Gaza, India, Indonesia, Irak, Iran, Kuwait, Libano, Malaysia, Maldives, Myanmar, Oman, Pakistan, Qatar, Singapur, Siria, Sri Lanka, Turkmenistan , Uzbekistan, Yemen
Ozeania
Cook uharteak, Salomon uharteak, Kiribati, Papua Ginea Berria, Samoa, Tonga, Tuvalu
Ipuina edo istorio erreala da?