Prestatzeko era:
Olio apur batez igurtziko dugu labeko plaka. Kuiatxoa xerra luzetan ebagiko dugu. Xerrak olio apur batez igurtziko ditugu, piperbeltz apur bat botako diegu, gatza ere bai, eta lau multzotan ipiniko ditugu labeko plakan. Kuiatxo-xerren gainean jarriko ditugu legatz-trontzoak, horiek ere olio apur batez igurtzita. Gatza ere botako diegu. Labean 10 minutuan izango ditugu 200 gradutan. Bestalde, legatza egiten den bitartean, olio-zurrusta bat botako dugu zartagin batera eta berakatzak bertan frijituko ditugu. Gorritzen direnean, tomatea gehituko dugu, apur bat egin, eta ondoren patata egosiak botako ditugu. Zenbait aldiz eragingo dugu, su eztian. Arraina eta kuiatxoa lau plateretan banatuko ditugu, eta patatek eta tomateak lagunduta aterako dugu mahaira.