Borroka orekatua izan zen. Borrokalariak desberdinak dira: frantsesa azkarragoa da; eta euskalduna, indartsuagoa. Lehenengo roundetan Charrat hobeto ibili zen, baina azkenetan, Kermanek maila hobea erakutsi zuen. Zorionez, betiko Lejarraga ikusteko aukera izan genuen, ausarta erasoan. Charratek ahal moduan aurre egin zien Morgakoaren erasoei, eta, azkenean, epaileek garaipena Lejarragari ematea erabaki zuten. Hauek izan ziren puntuak: 95 eta 95, 96 eta 94, eta 96 eta 95. Borroka hain orekatua izan zen, ezen adituek errebantxa hartuko dutela uste duten.
“Ilusioa eta gogoa berreskuratu dut”, esan zuen Errebolberrak DAZN kanalean, borroka bukatu zenean. Aurreko borroka etsigarria izan zen Lejarragarentzat. Izan ere, KO teknikoz nagusitu arren, Jez Smith ingelesak bi aldiz bota zuen lurrera. “Boxeoa uzteko zorian egon nintzen; igeltsero moduan lan bila ere ibili nintzen. Aldaketa behar nuen”. Beraz, entrenatzailea aldatzea erabaki zuen eta Ibon Larrinaga bere lagunaren agindupean jarri zen. Agian horregatik izan da berriro txapelduna.