2020-2021 ikasturtean euskara-ikastaroa egin duten pertsonentzako dirulaguntzak dira. Deialdia behin Dirulaguntzen Base Nazionalean jasota, eskabideak aurkezteko epea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hasiko da, eta 2021eko azaroaren 2ra artekoa izango da. Eskabideak Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko (www.txorierri.eus) webgunean deskargatu daitezke, edo Txorierriko udaletxeetan jaso. Gero,Txorierriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan edo udaletxeetan bertan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago hemen.