Txorierriko Ipuin Lehiaketa martxan

a: Ylanite Koppens (Pexels) 2021ko urr. 4a, 09:14

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 24. aldiz antolatu du Txorierriko Ipuin Lehiaketa. Gaia librea dela, lanek euskaraz izan beharko dute, eta ezin izango dira aurretik argitaratuta egon. Ipuinak azaroaren 26ra arte aurkeztu ahalko dira Mankomunitatean bertan, edo Txorierriko liburutegietan.

Lehiaketan herritar guztiek hartu ahalko dute parte, dagokien kategoriaren arabera: A kategoria, 7 urtera arte; B kategoria, 8 eta 9 urtekoak; C kategoria, 10 eta 11 urtekoak; D kategoria, 12 urtetik 15 urtera bitartekoak; eta E kategoria, 16 urtetik gorakoak. Parte-hartzaileek bakarrik lan bat aurkeztu ahalko dute. Bestalde, lanek gehienez lau orrialde izango dituzte.

Ipuinak gutunazal handi batean aurkeztuko dira eta kanpoko aldean kategoria eta udalerria idatziko dira. Gutunazal barruan ipuina eta beste gutunazal txikiago bat sartuko dira. Gutun-azal txikiaren barruan idatziko dira izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa.  

Lanak aukeratzeko orduan, epaimahaiak kontuan hartuko ditu, besteak beste, irudimena, kreatibitatea eta presentazioa. Sari bat banatuko da kategoria bakoitzeko. Horrezaz gainera, bi akzesit emango dira kategoriako eta herriko. Aldez aurretik jakinaraziko da sariak noiz eta non banatuko diren. Informazio gehiago hemen.