Astelehenean, gizon batek bere emaztea hil zuen Sansomendi auzoan, Gasteizen. Moreak Lezamako talde feministak eta Zapata Gorriak Zamudiokoak elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako, hilketa matxista gaitzesteko. Lezaman iluntzeko 8etan batuko dira herriko plazan; eta Zamudion ere iluntzeko 8etan, Leizaola plazan. Indarkeria matxistak aurten bost emakume hil ditu Euskal Herrian.