Gurot txapelketa martxan!

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 22a, 09:27

Gurot da euskal galderen unibertsoaren aplikazioa, 12 urtetik 17 urtera bitarteko gazteentzat. Aurreko edizioetan moduan, txapelketa ipini da abian eta izena ematea azaroaren 8ra arte egin daiteke. Lehiaketan parte hartzeko, hiru lagunek osatutako klanak sortu behar dira, jolastu eta puntuak irabazi. Puntu gehien lortzen dituzten Txorierriko bi taldeek Bilboko finalean hartuko dute parte abenduaren 20an. Gainera, Txorierriko bi talde onenetako jokalariek tablet bana jasoko dute saritzat. Informazio gehiago: www.gurot.eus.