Txorierriko Berbalagun egitasmoa martxan dago jadanik. Taldeak osatu dira herri guztietan eta haiekin bat egiteko aukera dago. erbalagun egitasmoak elkartzen ditu euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta euskaraz egin nahi duten pertsonak. Talde txikietan eta astean behin, parte-hartzaileak batzen dira paseatzeko, kafe bana hartzeko edo bururatzen zaiena egiteko; hau da, euskaraz aritzeko eta bizitzeko. Gainera, gurasolagun-taldeak ere sortu dira. Horien helburua da gurasoek seme-alabekin eta beste guraso batzuekin euskaraz naturaltasunez hitz egitea.