Mendi-ibilaldia eta txakolina dastatzea Berbalagun egitasmoaren eskutik

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 17a, 12:28

Berbalagun egitasmoak eta Txorierriko Mankomunitateak antolatuta, mendi-ibilaldia eta txakolina dastatzea egingo dute zapatuan, azaroak 20. Hitzordua goizeko 9etan ipini dute Derioko kiroldegian, ibilgailuak antolatzeko, eta ibilbide hau egingo dute: Mungia-Butroi-Butroi upeltegia. Gainera, upeltegi horretan txakolina dastatzeko aukera izango dute. Hiru orduko ibilaldia izango da eta dastatzea bost euro balioko du. Izena emateko azken eguna bihar, azaroak 18, da. Horretarako, 655 748 097 telefono-zenbakira deitu behar da.