Koronabirusaren semaforoa astean bitan eguneratuko da hemendik aurrera, astelehenetan eta eguenetan. Gainera, 150etik gorako tasa duten udalerriak eremu gorrian sartuko dira, biztanleen kopurua edozein dela ere. Gaur jakinarazitako datuen arabera, Larrabertzu, Loiu eta Sondika sartu dira eremu gorrian. Hortaz, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berriei jarraituta, udalerri horietan aztertu beharko dute osasun-neurriei eutsi ezin zaien ekintzak bertan behera uztea ala atzeratzea.