Halaber, gazte mailan, García eta Amiano II.a tolosarrek 22 eta 8 irabazi zieten Apezetxea eta Agesta nafarrei. Urdinek bikote indartsua osatzen dutela erakutsi zuten eta garaipena erraz lortu zuten.
Barikuan, Lezamako Eskualde Txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatu zen. Lehenengo mailan, Hormaetxe lezamarrak egin zuen debuta Morgaetxebarria zornotzarrarekin batera, eta bikoteak partida irabazi zuen 22 eta 13, Ojuel eta Lizeaga hernaniarren aurka. Partida orekatu izan zen lehenengo zatian, baina bigarrenean Txorierriko aurrelariak maila handia erakutsi zuen eta erabakigarria izan zen garaipenean.
Halaber, gazte mailan, García eta Amiano II.a tolosarrek 22 eta 8 irabazi zieten Apezetxea eta Agesta nafarrei. Urdinek bikote indartsua osatzen dutela erakutsi zuten eta garaipena erraz lortu zuten.