Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, “Udagoieneko Ostera Hegan” hiru emanaldiek osatutako kontzertu-saila da eta kulturaren bitartez euskararen erabilera sustatzea du helburu. Emanaldiek oroimen historikoa izango dute ardatz nagusitzat eta, horri lotuta, antolatzaileek hiru gune esanguratsu aukeratu dituzte agertoki moduan: Otxandio, Barakaldo eta Ondarroa. Azken kontzertua Olatz Salvadorrek Ondarroan grabatutakoa da eta azaroaren 26tik 28ra ikusgai egongo da hemen. Salvadorrez gainera, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak hartu dute parte egitasmoan.