Elkarretaratzeak eta ekintzak egingo dira bihar, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 24a, 11:33

Bihar Azaroaren 25a da, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Espainiako Gobernuaren datuen arabera, eta azaroaren 8ra arte, indarkeria matxistak 37 emakume hil ditu Estatutan eta hiru hilketa aztertzen dabiltza. Euskal Herrian bost emakume hil dituzte. Bihar elkarretaratzeak eta ekintzak egingo dira Txorierriko herrietan, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko eta hura desagertzeko eskatzeko.

Sondika

19:00 Elkarretaratzea eta manifestua irakurtzea, Ikurrinaren plazan. Manifestazioa. Udalak antolatua.

20:00 Ekitaldia, Ikurrinaren plazan. Garrasia talde feministak antolatua.

 

Derio

17:30 Ipuin-kontalaria, liburutegian. Udalak antolatua.

18:30 Manifestua irakurtzea, Herriko plazan. Udalak antolatua.

19:00 Elkarretaratzea, Herriko plazan. Koxak talde feministak antolatua.

19:30 Sweat cold filma, Gurea Aretoan. Genero-indarkeriari eta kirolari buruz. Udalak antolatua.

 

Zamudio

12:00 Elkarretaratzea, udaletxe aurrean. Udalak antolatua.

19:00 Elkarretaratzea eta performancea, Leizaola plazan. Lagunandre elkarteak eta Zapata Gorriak talde feministak antolatua.

 

Lezama

19:00 Elkarretaratzea, adierazpena irakurtzea eta Lezamako Batukada taldearen saioa, Hilario Astorki plazan. Udalak eta Moreak talde feministak antolatua.

 

Larrabetzu

Elkarretaratzea, plazan.  Zutunik talde feministak deitua.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).