Indarkeria matxista ezabatzeko aldarrikapena kalera atera zen atzo

a: Idoia Andres, Larrabetzu; Zapara Gorriak, Zamudio; Koxak, Derio 2021ko aza. 26a, 09:02

Azaroaren 25a izan zen atzo, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, eta beste behin ere kaleak morez jantzi ziren indarkeria matxistaren aurka, eta aldarrikatzeko munduko emakume guztiek aske eta seguru bizitzeko eskubidea dutela. Era berean, politika feministak eskatu ziren indarkeria matxistaren gaitza desagerrarazteko. Txorierriko talde feministek eta erakundeek elkarretaratzeak eta ekintzak antolatu zituzten gurean.

Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak egin zuen performancerako loturak hemen eta hemen.