Txorierriko taldeekin batera, lehiaketan parte hartuko dute Getxo, Mungia, Gernika-Lumo eta Uribe Butroeko taldeek. Orain lehiatzeko unea da. Talde guztiek hilabeteko epea izango dute jolasteko eta puntuak batuz joateko. Euskaraz jolasten arituko dira eta euren jakinduria eta abilezia erakutsi beharko dute hainbat gaitan: kirolean, zientzietan, kulturan, hizkuntzan, artean, naturan…
Abenduaren 9an jakingo da zeintzuk diren Txorierriko bi talderik onenak. Tablet bana jasotzeaz gain, Bilboko Azkuna zentroan, azaroaren 20an, egingo den final handira joateko pasea lortuko dute.