Euskararen Egunari lotutako ekitaldiak Zamudion egin dira aurten: umeentzako zein helduentzako ikuskizunak, mendi-irteera eta kirol-erakustaldia, besteak beste. Gainera, gaur arratsaldean kale-animazioa egongo da Kantarelux taldearen eskutik. Hitzordua 19:30ean ipini dute Leizaola plazan. Bestalde, eta Darabilgu elkarteak antolatuta, eskolako umeek egindako argazkiek osatutako bideo mapping-a izango da 19:00etan, Larrabetzuko plazan.