Mugimendu kooperatiboaren babesarekin sortutako Mundukide GKEk hegoaldeko herrialdeekin lankidetza sendotzeko kanpaina jarri du martxan berriki, abendua amaitu arte iraungo duena. Horretarako, hiru Michelin izan dituen eta munduko jatetxe jasangarrieneko sukaldaria den Eneko Atxa izango du bidelagun.
Atxaren ustez, "konpromiso bat dugu gure planetarekin eta pertsonekin eta horregatik, erantzukizun soziala eta lankidetza bezalako balioetan sinisten dut, eta balio horiek Mundukiderekin partekatzen ditut".