Besteak beste, hauek dira Zamudion zirkulaziorako itxi dituzten bideak: Zamudioren eta Larrondoren arteko errotondan, Ugaldeguren I poligonora doan bidea; Santimami parkearen ingurua; Lekunbiz auzotik Exane auzora doan bidea; eskolatik psikiatrikorako bidea; Torrelarragoitik errepide orokorrerako bidea. Errekalde Zamudioko futbol-zelaia ere hartu du urak, eta arazoak daude Asuako errotondan. Euskalmetek jakinarazi duenez, egoera zaila izango da bihar arte eta erreketatik eta ibaietatik aldentzeko gomendioa egin diete herritarrei, baita autoak urez bete daitezkeen lekuetatik kendu.