Bestalde, Lezamara ere joan ziren Aretxalde auzoko lokal batetik ura ateratzera, eta Deriora, urez beteta zeuden lokalak ikustatzera. Azken orduetan euri gutxiago bota du, egoera lasaiagoa da eta bideak zabaldu dira; hala ere, arratsaldean beste ur-fronte bat ailegatzea espero da eta horregatik adi egoteko deia egin du Segurtasun Sailak.