“JUAN MARI DAÑOBEITIAREN OROIMENEZ” LEZAMAKO ESKUALDE TXAPELKETA

Uriarte lezamarra txapelketatik kanporatu dute

Aikor aldizkaria 2021ko abe. 13a, 12:12

Barikuan, Lezamako Eskualde Txapelketaren zortzigarren jardunaldia jokatu zen. Gazte mailan, Uriarte lezamarrak Beloki andoaindarrarekin jokatu zuen Galdakaoko Ariznabarreta eta Arroitaren kontra. Lehenengoek 22 eta 10 galdu zuten: hasieran, partida orekatua izan zen, baina partidaren bigarren zatian galdakaoztarrek maila hobea eskaini zuten eta garaipena lortu zuten. Ariznabarreta jokalaririk onena izan zen.   

Era berean, lehenengo mailan, Etxebarria gernikarrak eta Altuzarra errioxarrak argi eta garbi (22 eta 3) irabazi zieten Zubeldia eta Irazustabarrena giputzei. Aipatzekoak dira Etxebarriak egindako erremateak.