`HitzEkin´, 22. Korrikaren abestia

Aikor aldizkaria 2021ko abe. 17a, 09:37

Atzo, HitzEkin abestia aurkeztu zuen AEK-k. Kanta horrek 22. Korrika girotuko du. Sustrai Colinak idatzi ditu hitzak eta horiek Anarik, Nerea Urbizuk eta Ane Garciak abestu dituzte. Gainera, Arbizu zuzendari artistikoa izan da. Bere esanetan, abesti “emozionala eta soziala” da eta “balio garrantzitsuak bultzatzen ditu: ausarta izatea, ahalduntzea, beldurrak gainditzea eta, oztopoak badira ere, aurrera egitea. Eymard Uberetagoena ibili da bideokliparen ekoizle-lanetan. Bideoklipean egungo hainbat errealitate islatzen dira, denak korrika egiten. “Hainbat istorio biltzen dituen film laburra da. Jendeak motibazio ezberdinak ditu korrika egiteko, eta Korrikarekin ere halako zerbait gertatzen da: hainbat sentsibilitatetako jendea biltzen duen arren, denoi eragiten digu indar bat, poz bat, babes bat”, aipatu zuen Urbizuk.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).