Nerea Ibarzabal Bizkaiko txapelduna

Aikor aldizkaria 2021ko abe. 20a, 08:48

Zapatu arratsaldean, abenduak 18, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala izen zen Bilbao Arena aretoan, eta bertan ia 4.000 bertsozale batu ziren finalera ailegatutako zortzi bertsolarien lana entzutera. Lehen atala amaituta, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek kantatu zuten buruz-burukoan eta azkenean Ibarzabal izan zen txapelduna. Txapela Joseba Etxebarria larrabetzuarrak eta Moises Enbeitak ipini zioten. Bestalde, Etxahun Lekue larrabetzuarra ere finalean ibili zen eta hirugarrena gelditu zen sailkapenean.