Errege Magoak Sondikara eta Deriora ailegatuko dira arratsaldean

a: Sondikako Udala 2022ko urt. 5a, 14:12

Sondikan ohikoa da Errege Magoei aireportuan ongietorria ematea, baina, hango udalak jakinarazi duenez, pandemiaren bilakaera dela-eta harrera Gorondagane kiroldegian egingo da aurten, 17:00etatik aurrera. Ekitaldiari Twitch plataformaren bidez jarraitzeko aukera egongo da. Bestalde, Errege Magoak 17:00etatik 20:00etara izango dira Derioko Herriko Plazan umeak agurtzeko. Ekitaldi bietan parte hartu ahal izateko, aurretik eman behar izan da izena.