Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi duenez, neurria egungo osasun-egoera dela-eta hartu da eta gaurtik aurrera ezarriko da, Eusko Jaurlaritzarekin hala adostuta. Hortaz, bertan behera gelditu dira Eskola Kirola Programa barneko kategoria guztietako lehiaketa-jarduerak. Eskola-kirolaren gainerako jarduerak, hau da, irakaskuntza- eta jolas-jarduerak, uztailaren 27ko 108/2021 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala garatuko dira.