Astelehenean Sara Pinaren gorpua topatu zuten bere etxean, Tuteran: senarrak hil zuen. Zoritxarrez, Sara Pina da indarkeria matxistak Hegoaldean eta Estatuan hil duen lehenengo emakumea. Estatuko hainbat eta hainbat erakundek eta taldek moduan, Txorierriko erakundeek eta talde feministek adierazpena egin dute Tuterako hilketa matxista gaitzesteko, eta elkarretaratzera ere deitu dute. Zapata Gorriak Zamudioko talde feministaren kideak eta herritarrak, esaterako, Leizaola plazan batu ziren, indarkeria matxistaren aurkako bitrinaren aurrean, eta adierazpena irakurri. Bestalde, Zamudioko Udalak elkarretaratzera deitu du gaurko, urtarrilak 13, 12:00etan, udaletxearen aurrean.