KORRIKAk apirilaren 6an zeharkatuko du Txorierri

a: KORRIKAren 21. edizioa 2022ko urt. 19a, 12:11

AEK-k gaur ezagutarazi du 22. KORRIKAren ibilbidea. Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n irtengo da Amurriotik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Txorierri apirilaren 6an zeharkatuko du: aurreikuspenaren arabera, 16:49an Larrabetzutik sartuko da eta handik Loiurantz abiatuko da.

AEK-k jakinarazi duenez, ibilbidearen xehetasunak, esaterako, ordutegiak, eta ekimenaren unean-uneko egoera kontsultatu ahalko da gailu adimendunetarako KORRIKA aplikazioaren bidez. Programak hainbat berrikuntza dakartza aurten, bilatzaile hobetua eta estaldura arazoak ekiditeko sistema berria, kasu. Aplikazioa eskuragarri dago Android eta IOS sistema eragileen dendetan, eta ibilbide osoa herria eta eskualdeka ere badago ikusgai www.korrika.eus webgunean.

KORRIKAren 22. edizioa “HitzEkin” lelopean egingo da aurten. “Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak”. Bestalde, kilometroak erreserbatzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko dela adierazi dute antolatzaileek. Horretarako, KORRIKA bulegoekin harremanetan ipini behar da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).