Guztira Txorierriko 27 taldek hartu dute parte edizio honetan eta horietatik bi izan dira Txorierriko saria lortu dutenak: Iker Arciniega, Aritz Elorrieta eta Unai Arrate, alde batetik, eta Hodei Bartolome, Oier Herraiz eta Peru Cristobal, bestetik. Irabazleek tablet bana jaso zuten arratsalde horretan, Esther Apraiz Derioko alkatearen eskutik.
Horretaz gain, Bizkaiko 3. saria ere (Txorierriko dendetan gastatzeko 50 euroko hiru bonu) Txorierriko beste talde batek eskuratu zuen: Eider Artiñano, Maialen Monasterio eta June Herraizek, hain zuzen.
Zorionak guztiei eta jarraitu Gurot programan jolasten eta ondo pasatzen!