`Uhinak´ KORRIKAren dokumentala estreinatuko da barikuan

Aikor aldizkaria 2022ko urt. 26a, 10:53

Barikuan, hilak 28, Uhinak 22. KORRIKAren dokumentala estreinatuko du AEK-k Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian, 20:30ean. Txakur Gorria sormen-kolektiboko kideek egin dute dokumentala eta LABORAL Kutxaren laguntzaz ekoiztu da. Datozen asteetan, dokumentalaren emanaldiak antolatutako dira hainbat herritan eta, era berean, laster telebistan nahiz Interneten zabalduko da.

Honela deskribatzen dute sinopsia dokumentalaren egileek: “Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan.”