Gaur goizean istripu bi izan dira N-637 errepidean; bata, Larrabetzun, eta bestea, Lezaman. Ondorioz, errei batzuk itxi, eta lau kilometroko auto-ilarak daude bertan. Istripuetan auto batzuk daude nahasita, eta, esandakoaren arabera, horiek kentzen dabiltza.