Bestalde, KORRIKA apirilaren 6an ailegatuko da Txorierrira. Larrabetzutik sartuko da 16:40an eta Lezama (17:10), Zamudio (17:35), Derio (17:57), Loiu (18:21) eta Sondika (18:30) zeharkatuko ditu, Erandiora jotzeko. Esandakoaren arabera, Txorierriko herri-batzordeak martxan hasi dira eta datozen asteetan jakinaraziko dira zehetasunak, hala nola KORRIKA gurean noiz aurkeztuko den eta bere inguruan antolatuko diren ekintzak. Bestalde, kilometroak erreserbatzeko aukera bihar, otsailak 1, zabalduko da. Horretarako, KORRIKA bulegoekin harremanetan ipini behar da.