Labayru Fundazioak eta Bilboko Udalak #GazteakEuskaraz ekimena egin dute. Horrek gazteen euskara-maila erregistro ez formalean aberastea du helburu.Horretarako, podcasta sortu dute: guztira bost minutuko sei atalek osatzen dute bideo-sorta. Horrela, gazteek euskara jatorra, ahozkoa eta, aldi berean, zuzena eta egokia lantzeko aukera izango dute. Lehenengoa, “Eroriz ikasten da”, esteka honetan dago ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=KofdWrmKrpw