Laburbiraren emanaldi bat antolatzeko izena ematea otsailaren 11ra arte zabalik

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 2a, 09:12

Laburbira euskaraz ekoiztutako film laburren zirkuitua da eta aurten 19. aldiz egingo da. Otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean bederatzi film labur ikusteko aukera egongo da, eta emanaldi bat antolatzeko eskaria otsailaren 11ra arte egin dezakete elkarteek zein udalek lotura honetan.

Topaguneak antolatzen du Laburbira. Jakinarazi dutenez, aurtengo ediziora 19 lan aurkeztu dira eta horietatik bederatzi film hautatu dira lurraldetasuna, genero-berdintasuna eta lanen maila kontuan hartuta. “Laurogei minutuko film-labur sorta ikusgarria osatu da, ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaintzeko asmoz”.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).