Txorierriko futbol urtekaria kalean

Aikor aldizkaria 2022ko otsailaren 4a

TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak bailarako futbol taldeen urtekaria jarri du salgai 15 euroan. Urtekarian talde bakoitzaren kategoria guztietako jokalariak, entrenatzaileak eta batzorde-kideak batu dira kolorez, 144 orrialdetan. Guztira, zazpi klubek hartu dute parte urtekarian: Larrabetzuko Uritarrak, Lezama Sportek, Zamudiok (saskibaloi eta areto-futbol taldeek, barne), Zamudioko Iraultzak, Deriok, Loiuk eta Sondikak (Biziak, barne). Urtekaria erosteko, harremanetan jarri behar da klubekin.