Aireportuan lan egiten duen sondikoztar bat kexatu denez, “orain, berriro hartu behar dugu autoa aireportura joateko, edo Derioraino edo Bilboraino joan eta autobusa bertan hartu. Erabiltzaile gutxi izanda, beste neurri batzuk hartu zitekeen, esaterako, maiztasuna gutxitzea, baina zerbitzua kentzea ez da bidezkoa”. Bestalde, Larrabetzutik irteteko ordutegiak ere aldatu dira: lanegunetan eta zapatuetan, orduero irteten da 6:30etik 21:30era; eta jaiegunetan, orduero, 07:35etik 21:35era.