Deriok, Lezamak eta Zamudiok dirulaguntza jasoko dute kirol-azpiegiturak hobetzeko

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 7a, 12:44

Bizkaiko Foru Aldundiak 10 milioi euroko diru-partida zuzenduko du lurraldeko 50 udalerriren kirol-azpiegiturak hobetzera; Derio, Lezama eta Zamudio daude udalerri horien artean. Neurriaren helburua da bizkaitarrek aukera gehiago izan ditzatela kirola egiteko eta kirola baldintza egokietan egin dezatela. Era berean, Aldundiaren asmoa da lurralde-orekari ekarpena egitea, izan ere, Bizkaia osoko azpiegiturak lagunduko dira diruz, eta, gainera, azpiegitura horiek zerbitzua ematen diete euren eskualdeko biztanleei.

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak azaldu duenez, Aldundiak eta udalerriek batera sustatutako programa da eta horri 815.000 bizkaitarrek aterako diote etekina. Dirulaguntzak erabiliko dira, besteak beste, azpiegituren estruktura aldatzeko, guneak atontzeko edo hobetzeko, ekipamenduak ordezkatzeko eta instalazioak birbanatzeko edota instalazio berriak egiteko.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).