Autobusa egongo da goizeko 8etan EHUra joateko

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 8a, 15:22

EHUra joateko, Txorierriko gazteek Areetako autobusa hartu behar izaten dute, baina goizeko 07:00etakoa soilik iristen da unibertsitatera. Horren harira, eta beste aldarrikapen batzuen artean, Garraioa Irauli taldeak eskatu du goizeko 8etako autobusa ere unibertsitatera ailegatzeko, eta Larrabetzuko Udalak ere eskaera bera egin dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Gizarte-sareetan zabaldu denez, Aldundiaren erantzuna jaso dute eta jakinarazi die otsailaren 14tik aurrera A2151 lineako goizeko 8etako autobusa ere Leioako unibertsitatera ailegatuko dela eta zerbitzua mantenduko dela erabiltzaileak egonez gero. Bestalde, jakin izan dugunez, autobus horrek ez du Parke Teknologikoan egin ohi zen geldialdia egingo.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).