Aenak azaldu duenez, dagoeneko 1.580 etxebizitza eta eraikin intsonorizatu dira Planaren baitan, eta gaur egun lanak 34 etxebizitzatan egiten dabiltza. Planaren gaineko informazioa jasotzeko, Isolamendu Akustikoaren Planak Kudeatzeko Bulegora jo daiteke, 915 903 10 telefono-zenbakira deituta edo oficina.paa@ineco.com helbide elektronikora idatzita.
Bileran parte hartu zuten Derioko, Erandioko, Loiuko, Sondikako eta Zamudioko ordezkariek, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko ordezkariek, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.