Txorierriko bazterrak ezagutzeko mendi-ibilaldia antolatu dute berbalagunek

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 24a, 12:52

Mendi-ibilaldia martxoaren 13an egingo dute. Hamaika kilometroko ibilaldia izango da eta hitzordua goizeko 9:30ean ipini dute Zamudioko plazan; handik Burdin Hesira abiatuko dira. Izena emateko, 635 753 595 telefono-zenbakira deitu behar da martxoaren 10a baino lehen.