Txorierritarrak Eskuz Binakako Master LABORAL KUTXAren finalaurrekoetan eta finalean

a: Emakume Master Cup 2022ko mar. 7a, 09:31

Asteburuan, Binakako Master LABORAL KUTXA txapelketaren partidak jokatu dira Legazpin eta Asteasun. Partida horietatik atera dira datorren domekan Lezoko finalaurrekoetan ibiliko diren bikoteak, baita Gabiriako pilota goxoaren finalean arituko diren pilotariak ere. Azken horretara Aiala Uriarte eta Uxue Perez lezamarrak sailkatu dira gazteen kategorian, Jaione Elorza-Alba Monge sestaoarrei 18-11 irabazita.

Uriarte eta Perez Olatz Insausti eta Irati Betegiren kontra ibiliko dira Lezon. Bestalde, nagusien mailan Leire Etxaniz (Olarreta) eta Nagore Aramendi arituko dira Oneka Bereau eta Joana Aristoi Iparraldeko bikotearen kontra. Pilota goxoaren finalak martxoaren 19an, 17:30ean, izango dira Gabiriako frontoian.  

Pilota mistoaren txapelketari dagokionez, elite kategorian, Olatz Arrizabalaga (Olarreta) eta Enara Gaminde lehiatuko dira Leire Garaik eta Ane Mendiburuk osatutako bikotearen aurka. Partida martxoaren 13an, 12:00etatik aurrera, izango da Lezoko frontoian, eta Arrizabalagarena baino lehen beste partida bat egongo da: Amaia Aldai – Andrea Capellan / Maddi Barrokal – Itxaso Erasun. Arratsaldean, partidek jarraituko dute promozio kategorian: Ainhoa Romero – Irati Zabala / Miren Gisasola eta Olatz Insusti eta Nagore Galeano – Leire Galeano / Olatz Beitia – Janire Arrizabalaga. Partidak ETB1etik emango dira.    

  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).