#M8 Errebindikazio-eguna Txorierrin eta munduan

a: Idoia Andres 2022ko mar. 8a, 14:01

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta mugimendu feminista kalera aterako da beste behin emakumeen eskubideak aldarrikatzera eta patriarkatua salatzera. Aurten zaintza egongo da errebindikazioen erdigunean. Bestalde, goizean elkarretaratzera deitu dute Txorierriko zenbait udalek, eta adierazpen instituzionala ere irakurri dute. Era berean, arratsaldean ekintza-sorta zabala egongo da erakundeen, talde feministen eta emakumeen elkarteen eskutik.

Sondika

19:00 Emakumeen aldeko martxa, Larrabarrenatik. Udalak antolatua.

20:00 Ekitaldia eta manifestazioa, Ikurrina enparantzan. Garrasia talde feministak antolatua.

20:30 Argazkia, Garrasia talde feministak antolatua.

 

Derio

16:30 Autoen karabana, Kultur Birikatik. Koxak talde feministak antolatua.

17:00 “Berdintasuna eta emakumeen beste eskubideak” hitzaldia, Olga Macias abokatuaren eskutik. Sutondoan elkarteak antolatua.

17:45 Booty Riots dantza tailerra, Marikobaso Espazioan. Koxak talde feministak antolatua.

19:30 Elkarretaratzea herriko plazan. Koxak talde feministak antolatua.

 

Zamudio

19:00 Kontzentrazio-manifestazioa, Leizaola plazan hasita. Lagunandre elkarteak eta Zapata Gorriak elkarteak antolatua.

 

Lezama

19:00 Kale-agerraldia, herriko plazan, Moreak elkarte feministak eta udalak antolatua.

 

Larrabetzu

19:00 Kalejira feminista, plazatik, Zutunik! talde feministak antolatua.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).