Txorierriko mugimendu feministak deituta, atzo, martxoak 8, ehunka lagunek morez margotu zituzten gure herrietako kaleak. Eguneko errebindikazio nagusiak izan ziren emakumeen eta gizonen arteko parekotasun erreala, zaintza publikoa eta unibertsala eta indarkeria matxista ezabatzea. Feminismoaren sugarra bizi-bizirik dago. Bestalde, goizean zein arratsaldean elkarretaratzeak eta ekintzak izan ziren erakundeek eta elkarteek antolatuta.