Txorierriko Udalek atxikimendua adierazi diote Ukrainari

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 9a, 13:09

Azken egunotan, Errusiako armada Ukrainan sartu da eta, horren harritik, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Ukrainari elkartasuna eta babesa adierazteko gonbit egin die udalei. Zamudio, Sondika, Derio, Loiu eta Lezamako Udalek bat egin dute deialdiarekin eta gaur, 12:00etan, bost minutuko elkarretaratzeak antolatu dituzte udaletxe bakoitzaren aurrean. Lezamara hurbildu, eta Jon Ander Aurrekoetxea bertako alkatearen hitzak jaso ditugu.