Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak osasunaren aldeko martxa antolatu du apirilaren 3rako. Ibilbidea Loiuko udaletxean hasi, eta Sondikako Larrabarrena parkean amaituko da; orotara 7,5 kilometro egingo dira. Ekintza 10:00etatik 14:30ak arte egingo da eta ez da izen-ematea egin behar. Helmugan puzgarriak eta musika egongo dira, eta egokitutako ekintza bat, Haszten elkartearen eskutik. Bestalde, 13:30etik 14:30era autobusa ipiniko da Loiura itzultzeko.